Lerro artean dagoenaz

Berria FM - Podcast autorstwa Berria - Środy

Euskal kultur sorkuntza eta kritika feminista uztartu dituzte UEUk eta EHUk graduondoko batean. Lehen ikasturteari amaiera emateko, jardunaldiak egin zituzten joan den asteburuan, Eibarren. Historiografiari begirada feminista txertatu eta hainbat sorkuntza diziplinatan emakumeek egindako lanak argitan eman dituzte; kultur ekoizpenei ikuspegi feministatik nola begiratu aztertu dute; eta kultur kudeaketaz ere aritu dira, sexu-genero markek prozesu horietan duten eraginaz hausnartzeko. Horren guztiari buruz arituko gara saioan, jardunaldietan parte hartutako hizlari eta entzuleekin.