Zer zapalkuntza klase?

Berria FM - Podcast autorstwa Berria - Środy

Klasea eta feminismoa. Kapitalismoa eta heteropatriarkatua. Genero auzia eta klase borroka. Bolo bolo dabil gaia. Izatez, historian zehar hainbatetan errepikatu den gaia izan da: zein doan lehenago, zein zapalkuntzak eragiten duen bestea, nola sortu aliantzak. Horri guztiari buruz hitz egiteko Maddi Isasi eta Nadia Perez gonbidatu ditugu saiora. Lehena Aiaraldeako mugimendu feministako kidea da eta Tubacexeko lan erregulazio espedienteen harira, aliantzan aritu dira bertako langileekin. Perez, berriz, Itaia emakume sozialistek antolakundeko kide da.